• Oraiko ikusgarriak / Spectacles actuels

     

    KETARIATIK MUNDURA /

    ZUEK HEBEN /

     

    GAZTELONDON ZER BERRI /

     

    ETXETABURU

    Hebentik-eko artistek beren azken sorkuntzak aurkezten deitzüe.
    Les artistes amateurs et professionnels d’ Hebentik  vous présentent ici leurs dernières créations de spectacles.
    Ikusgarri hauek programatzeko, jarri harremanetan /
    Pour programmer ces spectacles, contactez-nous :
    hebentik@cegetel.net  Tel (0)559283216 / (0)630712856

     

     

     

    KETARIATIK MUNDURA

    Nano pastorala hau 2022an sortu zen Donostiako portuan.

    Textoa euskarazTexte en français

     

     Oraiko ikusgarriak / Spectacles actuels

    - Nano zergatik? 3 aktore eta 2 musikari baitaude

    - Pastorala zergatik? Maite dugulako

    - Nano pastorala zergatik? pastorala sobera maite dugulako killikatu gabe uzteko

    - Ketariatik mundura zergatik? Han sortu baitzen XV. mendean Juan Sebastian Elkano, 1522an lehen munduko bira burutuko baitzuen euskal mariñel horrek.

    Mixel Etxekopar pastoral idazlea

    Eta nano taldea:

    Ihitz Iriart , Maika Etxekopar eta Beñat Larrori aktore

    Jkristian Galtxetaburu eta Mixel Etxekopar musikari

    Nicole Lougarot laguntzaile

    Oraiko ikusgarriak / Spectacles actuels 

     

     

    « Lurraren ertzean ura / itsas bazterrean lurra

    Munduak bazterrik ez du / eta guk aurkitu gura... 

    Katrapona tuneletik / beti jalgitzen argira

    Hala bedi bihar ere / Xiberotik Getariara ! » 

     

      
     
     
     
     
    ZÜEK HEBEN
      
     
    EUSKAL HERRIKO ATLAS GEO-POETIKOA
    ZER DA HORI ?
    Euskal herriak , edo hobeki erran euskal herriek eta herrialdeek badute berez izen eta izana, Sakana, Arratia, Arbaila…toki bakoitzari zerk emaiten dio nortasun berezia ? errekako urak, duda gabe, baina gehiago biztanleek, eta jende hauen eleek, mintzaerak, euskalkiak…
    Euskal herrien lehen musika euskararena dela iduri zaigu gehien, hiztun dagon lekuan !
    Beraz ideia da herriz herri ibiltzea, entzutea, biltzea, eta gure hitz-kantuekin nahastea.
    NOR GARA ?
    Xiberoako HEBENTIK elkarteak du xede hau eramaiten, eta hauek partaideak :
    Mixel ETXEKOPAR musikari-kantaria (Gotaine-Xiberoa)
    Jean Christian GALTXETABURU musikaria (Gamarte-Behe Nafarroa)
    Pierre VISSLER soinu grabatzaile eta moldatzailea (Montori-Xiberoa)
    Joanes ETXEBARRIA argazkilaria (Barkoxe-Xiberoa) edo Patxi LASKARAI (Ortzaize-Behe Nafarroa)
    NOLA ?
    Egonaldi eta emanaldi herrietan :
    Euskal Herrietan zehar kurritzea, ibilera berdinarekin herri bakoitzean, hiru egunez gutigorabehera :
    • Egun bat edo bi herrian iragan, soinu eta argazki biltzen, leku eta jende desberdinekin mintzatuz
    • Muntaketa bat egin (audio eta argazki)
    • Emanaldi bat herrian eskaini, emaitza erakatsiz, eta gure kantu-hitz eta soinuekin nahasiz
    • Emanaldi horretarako herritar bat izan daiteke gomit emanaldian parte hartzeko (kantari, olerkari, kontalari….)
    Liburu-disko bat agerrarazi :
    Euskal Herri andana baten itzulia egin eta, Liburu disko bat agertu :
    « Euskal Herriko Atlas Geo Poetikoa »
    NOIZ ?
    2012an hasi herriz herri eta hiru urteren buruan Liburu Diskoa agertu eta aurkeztu
    Dessiner un Atlas Géo-Poétique du Pays Basque en écoutant les paroles, les sons, en ouvrant les yeux sur les gens et leurs lieux de vie.   Le projet en quelques mots  Visiter une vingtaine de de villages, villes et/ou endroits des sept provinces (+ 1, représentatif de l'émigration), y rencontrer les habitants, les regarder, échanger et les entendre ; à chaud, créer un spectacle en mariant nos musiques à celles rencontrées ; une fois le voyage terminé, éditer un Atlas riche de textes, images et sons. 
     
     
                    
     
    GAZTELONDON ZER BERRI

    75 minutu guti gora behera
     

    Etxahun Barkoxeren inguruan dabil ikusgarri berri hau

    "Plazak xamar beltzez jaunsten ziren denboretaz ari gatzaizue 

    Mantalina beltzak begitarteak belauniko ezartzen zituzten denboretaz..."

      

    Pierre topet Etxahunen kantuen eta biziaren giroan sartzen da,

    soinuz (Barkoxen hartutako soinuak parte),

    musikaz eta kantuaz bistan da.

      

    Hitz berriak idatzi eta erraiten ditu Dominika Rekalt antzerkilariak, kantuekin aldika,

    eta soinu giroak ere narrazioan eta musikan sartuz.

     

     

    Musika giroak ezberdinak dira, batean sukaldeko intimitatean, bestean kobrezko fanfare bat, edo berdin tango moduan.

      

    Kantu ezagunak batzu (Urxapala, Munduan malerusik...) eta ez hain ezagunak (Montebideorat joaileak...).

      

    XIX. mendeko ingurumenean sartzen gira, orduko araudi sozial eta moralari paratuz. 

    Trajediak badu lekua, baina komediak, umoreak ere bai. Etxahun poeta erromantikoa izan zen, eta bere garaikoa, bertsuak eta kantuak zuten garrantzi handiarekin jendartean.

     
     Kritika bat Mediabask astekarian - une critique dans l'hebdo Meiabask

    Oraiko ikusgarriak / Spectacles actuels

     
    ETXETABURU 

    Oraiko ikusgarriak / Spectacles actuels

    Etxetaburu.Etxekopar - Galtxetaburu.
    Mixel eta Jean Kristian.
    Xiberoa eta Baxe Nafarra.
    Haize epailea eta hauspo eragilea.
     
    XVIII. mendetik XXI. era.
    Bertso zahar eta berriagoak
    Irria eta ziria.
    Guzientzako pentsatua:
    Ema-gazteak eta zaharrak
    Giz-onak eta tzarrak….

     

    Mixel ETXEKOPAR (Gotaine – Zuberoa)   

    Kantua, Xirula, flautak eta perkusioa. 

     

    Jean Kristian GALTXETABURU (Gamarte – Nafarroa Beherea) 

    Esku soinua, botza

     

    Consumir con moderacion...