• Berriak / Actualité

     MAULEN MARTXOAREN 2 eta 3an;

    ALLANDE OIHENART IDAZLE XIBEROTARRA (1592-1668)

    ITZULI DA!

    GIDOR BILBAO mintzo, PANTXIX BIDART eta A.H. talddea kantuz! 

    Berriak / Actualité

     

     

     

     

    XIT Taldea / XIBEROKO IRAKURLE TALDEA

    Maulen HEBENTIKENEAN 2024 / I / 13an

    "BILBON DABIL GABRIEL ARESTI" 

    Karmelo Landa bizkaitarrak idatzi liburua 

     

     

    Berriak / Actualité

    Karmelo Landa idazlea taldeko kideekin.... 

    XIT Xiberoko Irakurle Taldearen bilkura

    Gabriel Aresti bizkaitar poeta gogoan 

    Karmelo Landaren liburu aurkezpena:

     

     

    Berriak / Actualité

     

     

     

     

    Berriak / Actualité

     

     

     

    (En fr. plus bas)

    JAUZIEN EGÜNA igaranik 

    Sacha Standen-en Xiberoko dantzen partizione libürüa prestatzen ari

    Hona kümitü berri bat: 

    Ttunttuneroen gizartea.

    XABIER ITZAINAren mintzaldia

    Abentüaren 2an neskenegüna 18.00etan

    Hebentikenean Maulen 

     

    Ondotik trago bat alkarrekin

     Hitzaldia euskaraz iraganen da. Sartzea dohainik.

    Hitzaldi hortan aipatuko dugu Ipar Euskal Herriko soinulari edo soinü egileen historio soziala. Lehenagoko lekukotasunak eta artxibo materiala erabiliz, behatuko dugu denboran zehar nola beiratu eta/edo aldatuz joan diren soinu tresnak berak, soinularien betebeharrak bai eta soinulariek gizartean zuten tokia. Hitzaldiaren oinarri den ikerketa Lapurdi eta Baxenabarren eremana izanik ere, xiberutar adibide eta ikerbide zonbeit aipatuko ditugu bide nabar.

    X. ITZAINA Itsasuarra soinularia da bera, bai eta CNRS-an ikerlari da Sciences Po Bordeaux-ko Emile Durkheim zentroan. “La société du tambourin” liburua atera berri du.

     

    LA SOCIETE DU TAMBOURIN

    Conférence de Xabier Itzaina

    Samedi 2 décembre 18h

    Hebentik Mauléon

    Une histoire sociale de la musique à danser en Pays basque Nord

     Conférence en langue basque avec traduction simultanée fr. Ensuite nous prendrons un verre ensemble.

    La présentation reviendra sur l’histoire sociale des musiciens traditionnels ou ménétriers. A partir de témoignages anciens et d’un matériau archivistique, nous reviendrons sur les permanences et mutations des instruments de musique utilisés, des fonctions de la musique ménétrière et du statut social des musiciens. La recherche servant de support à la présentation concerne surtout le Labourd et la Basse-Navarre mais nous mobiliserons également quelques exemples et pistes de recherche concernant la Soule.

    Xabier Itzaina originaire d'Itsasu est lui-même musicien (Xirula-Ttun ttun) et chercheur au CNRS au Centre Emile Durkheim à Sciences Po Bordeaux. Il est l'auteur du livre “La société du tambourin”

    Berriak / Actualité                                                        

    Berriak / Actualité


    ..................................................................................................................................................................

     

     

     

    Berriak / Actualité

     

     

     

    JAUZIEN EGUNA 2023

     

    Altzaiko plazan urrietaren 28an

     

    Argazkiak: JL Baffalio

     

     Berriak / Actualité

     

                              Udabruko bralea - Jondane Johane - Pagolako dantzariak

     

            Jauzien Egüna, hegoaren egüna! Aizea Xiberoan, aizea Altzaiko plazan, aizea nausi! Bena aizea ere txülüla ttun-ttun eta arrabitetan, hatsa hobeki erran, hats zahar bezain berria, zahar bezain gaztea. Eta hatsa behar zen bai hegoari bühürtzeko, bai eta jauzi horien bürüalat eramaiteko.

            Ez zen ikuskizun formala, ez zen dantzaldia, ez zen Ikea edo Carrefour-eko produktu enbalatüa, kontsumitzeko prest, kanpoko plastika ürratü, konektatu eta jaka zazu! Ez zen… Bena ordüan zer zen ote?

            Bizi une eta güne bat, transmisio aldia, entsegü eta emaitza batetan, freskotasun honartüak berotürik, gazteak eta gazte izanak nahasirik, “aritegi” bat aire librean arigia bizi batetan… Dantza plazan hots! Badea plaza beno leku hoberik herri hontan agertzeko? Badea leku hoberik hurean beno igerixkan trebatzeko? Gure Beñat Larroriren kobla zonbait dantzen presentatzeko eta… Aitzina (pika!)

     

    “Gure hitzak erran berriz erran / ez daitezela ahaztu ez daitezela gal / elur gainean txori hanka arinek / utzitako arrasto sail ederra bezalaxe / Txorittoa norat hoa / bi hegalez airean…” 

            Bernardo Atxaga idazlearen hitzak xuxen dira gure eüskararentako, haatik xuxen ere gure kantoreen, eta halaber gure dantza jauzientako! Eta jauzien kasüan bürüak bere memoria balinbadü zankoek ere hala hala behar düe. Hortaz ohartu gira, bai dantza berrietan, bena “zahar-berritüetan” ere! Zonbat nahi entzünik ere Mutxikoak, Lapurtar motxak, Baztandarrak, Xibandriak, zankoetan ere sarrarazi behar düe nahi ala ez! Zankoek ez badakie zer jiten den, sinple lauetan edo ebats, pika, beharriek ez badüe hein batetan asmatzen zer ahaire den jitekoa… Ordüan ü... ü...üko egiten düe, eta saldoak, biribilak ezin dezake bere hoberena eman! Millagateko harrespilletako harriek ez düe alkarri eskurik emaiten, bena lürrak bai lotzen dutu. Jauzietan ere hala. Altzaiko entsegü-mustraka hortan, ber manerala, hortaz ohartü gira denak, eta bakotxa ere. jauzi biribil batetan dantzaria bere bakartarzünean osotarzünaren parte dela, bizian bezala funtsean! Sinple lauetan bezain sinple üdüri ere, biribil horrek badütüala bere kanttuak, orotan bezala, eta trebatü beharra! Baztandarren kasüan, zazpi minuta igaranik, hogeita zazpi aire desbardin, dozena bat ürrats edo konbinazio… zankoek eta bürüak bat egin behar. Eta bihotzak. Zeren maite ez dena nekez baizik ez beigenezake ezagüt… Arrastiri aizetsü hortan ageri zen dantzari maitarzüna bizi dela düda gabe.

     

            Braleen aldia: lau brale, lau kantore, lau dantza kantatü, lau sasu, lau urtaroer eskeinirik. Kantatzeak berea balinbadu jauzietan, ürratsen markatzeko, dantzaren ikasteko, lau brale edo soka dantza horietan aldiz dantzaren parte da, botzak, sokak eta zankoak korpitz bakotxa eginez. Larrazken eta bedatseko braleentako lehen agerraldietarik zen neskenegun hartan, beste biak jada sartüak direnean üda eta negüko süen üngürüan…

     

    Berriak / Actualité

     

                                                           Larrazkeneko bralea - Barkoxeko dantzariak

            Dantzak zonbait ziren ikus-ikastekoak, bereziki berriak, edo Xiberoan gütiago erabiliak (Mutxikoak haietan dütügü bitxiki, hain ezagütüak direnean Iparraldean eta Biarnoan ere!). Herri bakotxak egin ahala egin züan horien ejerki ikasteko eta prestatzeko. Segür ikusle hanitx bazen barandan dantzan sartzeko, bena parada emanik izan zaie gure errepertorioko oraiko “estandarren” emaiteko, eta plaza ordüan ttipiegi agitzen zen hainbeste zankoen edeiteko!

     

    Eta gero zer?

            Gero… hotz ez dena beti bero! Jauzien egüna lehen ere izan zen lau bost aldiz (igaran mente ondarrean!), ordüan bardin berriz egin, plazak ez dira eskaz! Hartarako gogoa bada let's go-azen! Eta beste okasionetan ere sartü, zergatik ez herriko bestan, jauziak edo brale aldi bat prestatüz, haietarik zonbait haütatüz, musika zuzenean, dantzariak üngürüan, aitzinetik trebatüz halere, gogoa eta zankoak ontsa josteko!

     

    Zin aitzina aitzina pika /Jauzien ondoan zinka

    Aitzindarien argiak / Orhi tinia killika

    Izan ontsa berriz arte / berriz ontsa izan arte

    laster gira gütan fida / jüntatuko lagün maite”

    Irabarneko aize epailea

    Mixel Etxekopar 2023 / X / 30ean

     

    Berriak / Actualité

                                                           Xibandriak - Atharratzeko dantzariak

                                                                     

    Dantzariak: Hamabi herri edo hobeki erran dantza eskola ziren ageri, haietan 130 dantzari:

    Pagola, Muskildi, Urdiñarbe, Maule, Ezpeize eta Pettarra, Sohüta eta aüzoak, Barkoxe, Zalgize Iruri, Atharratze, Ligi eta aüzoak, Larraine, eta prefosta Altzai!

     

    Txülülari - ttunttunlariak:

    Naia eta Cleo Ager, Argi Barretx-Othatzegi, Mirentxu Lako, Frantxoa Xabier Pucheu, Xelina Othatzegi, Maia Geneste, Jean Mixel Bedaxagar, Jean Etxegoihen, Johañe Etxebest, Gillen Gamioxipi, Mattin Agor, Clément Errezarret (tabalan ere), Ximun Akozeberri, Jean Xarles Sans, Mixel Etxekopar, Pette Ligetx, Pette Jaragoihen, Beñat Larrori.

    Arrabitariak:

    Remi Prat, Sacha Standen, Christine Walter, Christine Rekalt, Yann Crom, Jean Xarles Sans, Pantxika Narbeburu, Elaia Lafitte.

     

    Kantariak:

    Pette jaragoihen, Claudine Arhantzet, Maddi Oihenart, Ihitz Iriart, Luxi Agergarai, Maider Bedaxagar, Mixel Etxekopar, Benat Axiari (tabalan ere), horik dantzetako kantariak…

     

    Filmazaleak: KANALDUDE Herri telebista – Esker beroak haier!

     

    ALTZAIKO JAUZIEN EGÜNEKO

    DANTZA ETA JAUZIEN ZERRENDA 

     

    • JAUZI ETA BRALE ZAHARRAK

    -  XIBANDRIAK  (Atharraztarrek emanik) 

    - BAZTANDARRAK  (Urdiñarbetarrek emanik) 

    - ZEINA KÜKÜRÜKÜ (Altzaiarrek emanik) 

    - LAPURTAR MOTXAK (Altzaiarrek emanik) 

    - MUTXIKOAK (Muskildiarrek) 

    - BRALEA KONTRAPAS eta Brale jauztea (Mauletarrek) 

     

    • DANTZA JAUZI ZAHAR-BERRITÜAK 

    - BUHAMEAK

    Dantza jokü , bertsio berria 2023an hitz berriak egin eta grabatürik izan dira, ikastolako haurrekin 

     

     

    • DANTZA JAUZI BERRIAGOAK

    - IRURITARRAK : 2023 (Iruri-Zalgiztarrek emanik) 

    Ahaidea Sacha Standen, ürratsak Mixel Etxekopar - Nicole Lougarot 

    BAZTERRESAK : 2010 (Larraintarrek emanik) 

    Ahaide eta ürratsak : Mixel Etxekopar (Larraineko maskaradetan emanak)

    - ATHARRAZTARRAK : Etxahun Iruri – 1949 ? (Ligiarrek emanik) 

     

    • BRALE KANTATÜAK : lau brale, lau sasuentako 

    1 - ÜDAKO BRALEA – Jondane Johane-2002 (Pagolarrek) 

    Üdako mendietako süen üngürüan emaiten dena

    Musika : herrikoia, ürratsak : Mixel Etxekopar

     

    2 - NEGÜKO BRALEA : 2013  (Sohütarrek) 

    Negü bürüko süaren üngürüan emaiten dena

    Musika : herrikoia, ürratsak : Mixel Etxekopar

    3 - BEDATSEKO BRALEA : 2017 (Ezpeize eta Pettarresek emanik) 

    Biazka emaitekoa, esküak emanik.

    Hitzak/paroles : P.Paul Berzaitz, Musika : M. Etxekopar 1997 -Ürratsak: Nicole Lougarot 

    4 - LARRAZKENEKO BRALEA : 2023 (Barkoxtarrek emanik)  

    Musika : « Txorittoa norat hoa », herrikoia/populaire, ürratsak : Mixel Etxekopar - Nicole Lougarot

     

    • BESTE DANTZAK :  

    - EKIALDE - Dantza kantatüa ( Mixel Etxekopar - Ederlezi 2013)

    • DANTZA JAUZI ERABILIENAK EGÜN XIBEROAN

    - Moneinak

    - Aitzina Pika

    - Hegi

    - Ostalersa

    - Larrabürü

    - Ahüntza

    - Zazpi jauziak